Baztertuak.org
Animalien defentsaren aldeko
Animaliak baztertu egiten dira giza espeziea ez izateagatik. Bazterketa hori arraza txurikoa, genero maskulinokoa edo heterosexuala ez izateagatik pairatzen den bazterketekin parekatu daiteke.

Animalien eskubideak

Derechos animales

Zergatik animalien eskubideak?

Animalien eskubideei buruz hitz egiten dugunean, animalien oinarrizko behar eta interesak babesteaz ari gara. Noski, animaliek ez dauzkate gizakien behar berdinak, eta beraz, ez dituzte eskubide berdinak behar. Ez gabiltza gizakien eskubide sofistikatuetaz, gizakiak ez diren animalienak berezkoak diren eskubideez baizik: Torturatua eta kaiolatua ez izatearen eskubideak, bizitza mantentzeko eskubidea, osotasun fisikorako eskubidea, osasun eskubidea, etab.

Kontuan hartzekoak:

|| Errealitatea ikusi besterik ez dago animaliek bizirik jarraitzeko borroka egiten dutela ulertzeko, ez dute nahi beraien bizitza kentzea.

|| Animaliek plazera eta mina bizitzen dute. Beraien ongizatea arriskuan dagoenean beldurra eta estresa bizitzen dituzte, minetik ihes egiten dute, ez sufritzeko edozer egiten dute.

|| Animaliek askatasunean bizi nahi dute eta ez dute etxaldeetan, zooetan, akuarioetan edota abarretan ukulluratuak edo kaiolatuak izan nahi.

|| Izaki bati sufrimendua sortzeaz ari bagara, berdin dio zein espezietakoa den, hitz egiteko duen gaitasuna, edota bere gaitasun arrazionala. Benetan garrantzitsua dena sufritzeko gai den edo ez izatea da.

|| Beraz, ez gaude sinesmenez, aukera pertsonalez edo bizitzeko moduez hitz egiten. Bidegabekerien aurka dauden pertsonek kontra egin beharreko zapalkuntza egoera objektibo eta frogagarri baten aurrean gaude.

|| Hala ere, egunero milioika animalia askatasunik gabe bizi dira, esperimentazioan erabiltzeko edo torturatu eta erailak gizakien helburuetarako erabiltzeko. Edonolako arreta morala ukatzen zaie, eta horrek beraien oinarrizko beharretan ez errespetatzea eta justiziarik gabe tratatzea dakartza.

|| Guzti hori jabego ikuspegitik garatzen da: animaliak legalki eta juridikoki gizakien jabetza bezala hartzen dira; eta objektu sinple bezala erabiltzen ditugu gure desio, ohitura, interes edo gustuen arabera.

|| Kontziente izan behar dugu harakintza edo larrugintzatik eratorritako edozein produktu erosterakoan, ehunka animaliaren tortura, askatasun gabetze eta erailketen arduradun garela. Errealitate ukaezina da.

|| Ideia guzti hori gizakiak ez diren animaliak beste espezie batekoak izatea dakarren bazterkeria bidegabean oinarritzen da. Arrazismo eta sexismoarekin geratzen den bezala, espezismoan izakien arteko zatilerroa ezartzen da nahierara, dagokien taldearen arabera.

|| Animalia baten esplotaziotik jasotzen dugun etekin edo gozatzeak ezin du inolaz ere animaliekiko egiten dugun bazterkeria arrazoitu.

Ondorioz, Animalien Eskubideen onarpena lortu nahi dugu:

|| Animalien beharrak guztiz kontuan hartu eta onartzea. Edozein animaliaren oinarrizko beharrak ondorengoak direla ulertzen dugu: bizitzea, aske izatea, torturatua ez izatea eta bere osotasun fisikoaz gozatzea.

|| Animalienganako bazterkeriazko jarrerak eta bere ondorioak zalantzan jartzea indibidualki zein sozialki.

|| Hezkuntza eta kontzientziazioaren bitartez, beste animaliekiko jarrera aldaketa sustatzea, animalien arteko errespetuzko bizitza estiloa lortzeko.

|| Gizakien helburuetarako bitartekari duten animalien erabilpenarekin amaitzea, beraien behar batzuk (eta ez guztiak) errespetatzen dituzten erabilpenak barne.

|| Azken horrek, animaliak ez errespetatzeaz gain, erabilpena betikotzea dakarrela ulertzen dugu. Animalien sufrimendua txikitzeko eskariak ez gaitu espezismoarekin bukatzera zuzenduko.

|| Arlo juridikoan animaliak eskubide subjetu bezala onartzea (Animalien Eskubideak). Beraien izateaz  gozatzeko beharrezko diren eskubide guztiak batuko ditu.

|| Eskubide horiek, funsean, ondorengoak dira: askatasunerako, bizitzarako, osotasun fisikorako eta inolaz ere zaurituak ez izateko eskubideak, eta horietatik eratorritako eskubide guztiak.

|| Eskubide horien onarpenak berarekin dakar eskubide horiek dituztenak ezin direla jabetza bezala hartu.

Espezismoa deuseztatu:

|| Espezismoa deuseztatzeko pausoak emateak, lehenik eta behin, animalien hilketa eta sufrimenduak finantzatzeari uztea dakar. Hilketa eta sufrimendu horiek etxaldeetan, pistifaktorietan, hiltegietan eta gure esku jartzeko erabiliak eta esplotatuak diren bestelako guneetan ematen baitira.

|| Horregatik, abolizio hori lortzeko ezinbesteko pausoa animalien kontsumoa uztea eta Animalien Eskubideak errespetatzea da. Animaliak baliabide bezala erabiltzetik aske den bizitzeko erari beganismoa deritzo.

|| Munduan milioika pertsona daude arrazoi etikoengatik bizimodu eta jarrera bezala beganismoa bere egin dutenak.

|| Ez dago arazorik gure bizitzako edozein momentutan osasun ona izateko animalia jatorriko produkturik gabeko elikadura izatearren. Horrela frogatu dute, besteak beste, Dietetikako Elkarte Amerikarraren jarrera bezalako elkarte ezagunek.

Beganismoa erasotzeari uzteko, aktibismoa laguntzeko.

|| Gure kontsumo ohiturak aldatzea garrantzitsua da, baina ez da nahikoa gizartean benetako eraldaketa sortzeko. Aktibismoaren bitartez kontzientziazio lana egiteko gure denbora eskaintzea ezinbestekoa da, espezismoa baztertu eta Animalien Eskubideak errespetatzen dituzten pertsona kopurua handitu nahi badugu.

|| Piztiak-etik espezismoaren aurka ekitera animatzen zaitugu; gurekin edo espezismoa zalantzan jartzeko lanean diharduen beste elkarteren batean parte hartuz. Guztion artean bidegabekeria horri aurre egingo dion mugimendua sortzen ari gara.

|| Hau lortzeko, oraintxe bertan hasi behar dugu era aktiboan Animalien Eskubideak eskatzen (erasotzen uztearekin bakarrik ezin gara konformatu), sexismoaren eta arrazakeriaren kasuan beste hainbeste pertsonak egin izan duten bezala. Horretarako, aktibismo motarik eraginkorrena ezagutzera ematea, komunikatzea eta zabaltzea da, beste pertsonek beraien ohitura espezistak zalantzan jarri eta uko egin diezaieten.

|| Pertsona gehienek “arrazakeria” edo “sexismoa” bezalako kontzeptuak ezagutzen dituzte. Ahalik eta pertsona kopuru handienak espezismoa zer den, Animalien Eskubideak zer diren eta zergatik den ukatu beharreko bazterkeria arbitrarioa ulertu eta ezagutzea lortzeko lan egin behar dugu.

Piztiak-en parte izan Animalien defentsaren alde

 

OK

Uso de cookies

Esta web utiliza cookies para que tengas mejor experiencia de navegación. Si continuas navegando consideramos que aceptas su uso y la política de cookies que encontrarás en nuestro AVISO LEGAL