Baztertuak.org
Animalien defentsaren aldeko
Animaliak baztertu egiten dira giza espeziea ez izateagatik. Bazterketa hori arraza txurikoa, genero maskulinokoa edo heterosexuala ez izateagatik pairatzen den bazterketekin parekatu daiteke.

Tauromakia eta zirkoak Bilbon

9 eka 2018
Tauromaquia y circos en Bilbao

Foto: Tras los Muros

Tauromakiarekin eta Aste Nagusiko animaliak erabiltzen dituzten zirkuekin amai dezagun

Urtero, berrogeita hamalau zezen torturatu eta akatu egiten dira Bilboko Zezen plazan, Aste Nagusia arrazoi. Zelaitik irteten direnetik heriotzera arte, jendartearen arretapean, beldurra, estresa, iraina, menderatzea eta erasoak sufritzen dituzte akabatuak diren arte. Ez dago justifikaziorik esplotazio honetarako. Ezerk ezin du batzuek deitzen duten kultura edo dibertsio hau justifikatu. Animalia guztiek errespetua, justizia eta euren bizitzaren jabe izatea merezi dute, egiten diegun guztia sentitzen dutelako.

Gehiago irakurri

Bilbo erdian 28 pertsona larrungintzaren eta larruzko jantziak ekoizteko animalien erabilpenaren aurka biluztu dira

13 urt 2018
Activistas se desnudan en Bilbao contra la peletería

Piztiakek antolatutako larrugintzaren aurkako protesta ekintza

Bilbo erdian 28 pertsona larrungintzaren eta larruzko jantziak ekoizteko animalien erabilpenaren aurka biluztu dira. Ekintza kalean 8 gradutan, Arriaga parean izan da. Ekintzaileek gorputzean odola zeramaten animalien heriotza eta sufrimenduaren ikur bezala. Aldi berean, dezenaka pertsona bildu dira gaitzespena babesteko.

Gehiago irakurri

Animaliak ez dira jostailuak, ezta salgaiak ere. Ez erosi eta ez oparitu animaliarik.

17 abe 2017
No compres animales, no son juguetes

Geroz eta gutxiago ematen bada ere, orindik ere jendeak gabonetan oparitzeko animaliak erosten ditu. Animalien ikuspegi desitxuratu horrek sentitzeko gaitasunik gabeko objektu edo salgai bezala ikustea eragiten du.

Gehiago irakurri

Animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunen kontrako manifestazio Bilbon

7 eka 2017

Manifestación en Bilbao contra los espectáculos con animales

Animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunen kontrako manifestazio Bilbon: hilak 17, Moyua plazan, 19:00etan.

Hurrengo larunbatean, hilak 17, Piztiakek animaliak erabiltzen dituzten ikuskizunen aurkako manifestazio bat antolatu du. Zezenketen abolizioa eta animaliak erabiltzen dituzten zirkuen debekua aldarrikatzen dugu. Larunbat horretan, Bilboko Kale Nagusian barrena ibiliko gara Moyua plazatik hasita, arratsaldeko 19.00etan. Ekintza hau guztia herriak animalien erabilpenari buruz duen iritziaren gaineko sentsibilizazioari eta diskriminazio espezistaren arazoa mahai gainean jartzera bideratuta egongo da.

Gehiago irakurri

Piztiaken 2016ko ekintzen bideo-laburpena

2 mai 2017

Pertsona batzuk nortzuk garen eta egiten dugunari buruzko informazioa eskatzen digute. Hori dela eta, 2016an aktibismo eta kontzientzia sailetako jarduera nagusien bideo motz bat prestatu dugu. Espero dugu bideo hau Piztiak hobeto ezagutzeko balio izatea.

Gehiago irakurri

Antzar Eguna, mutilazio eta burua moztearen festa

26 urr 2016


Urtero hamarnaka antzarek galtzen dute beren bizitza Antzar Eguna dela eta. Gizakiak herriko festetan ondo pasatzeko bitarteko gisa animaliak erabiltzen diren beste adibide bat. Erdi Arotik datorren ikuskizun basati honetan aipatutako animaliei burua errotik mozten zaie.

Gehiago irakurri

Zezen bati egindako tortura eta exekuzioa Bilbon. 2016ko abuztua.

27 abu 2016

Bilboko Vista Alegre zezen-plazan zezen baten jazarpen, tortura eta exekuzioaren bideoa.

Aste Nagusia, 2016ko abuztuak 26.
Tras los Muros-ek Piztiak-entzat grabatutako irudiak.

Zezen-plazetan esplotatutako animalia bakoitzaren atzean istorio bat dago. Jazarpen, tortura eta sufrimendu istorioa.

Gehiago irakurri

Animalien sufrimendurik gabeko Aste Nagusirako gida praktikoa

20 abu 2016

Aste Nagusia sin sufrimiento animal

Animalien sufrimendurik gabeko Aste Nagusirako gida praktikoa

1. Ez ezazu txakur zein beste animaliarik jai-eremura eraman. Ez da animalia batentzako leku egokia, jende- tsuegia eta zaratatsuegia baita, eta argiak zeharo iskanbi- latsuak dira. Berarentzat ez da batere atsegina izango. Beira-pusketatik, pixatik zein lurretik uzten diren bestelako giza-zakarreriatik urrun manten ezazu.

Gehiago irakurri

Eta zergatik ez dituzue umeak defendatzen?

1 abu 2016
Piztiak

 

Animalien babesaren alde lan egiten dugun askori sarritan gertatu zaigu pertsona bat gerturatu eta zera esatea: “Eta zergatik ez dituzue gosea pasatzen duten haurrak defendatzen animaliekin denbora galdu beharrean?”. Informazio guneak kalean ipintzen ditugunean sarritan ematen den egoera da.

Gehiago irakurri

Zer egin errepidean zauritutako animalia bat topatzen duzunean

25 uzt 2016
Animal herido en la carretera

 

Errepideetan ehunkada animalia uzten edo zauritzen dira. Lagun askok egoera horietan ez dakite zer egin, baina nahiko erraza da eta lau pausotan laburtu genezake:

Gehiago irakurri

OK

Uso de cookies

Esta web utiliza cookies para que tengas mejor experiencia de navegación. Si continuas navegando consideramos que aceptas su uso y la política de cookies que encontrarás en nuestro AVISO LEGAL